XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izanik Jaungoiko gure Jauna, beragatik ematen dan baso ura ere sari gabe uzten eztuana, ¿nola aiñ prestua izanik, ontzat eta gure alde artuko eztitu gure erreguak, debozio andiaz aurkezten diogunean, bere Semearen Odolarekin, jainkozko Odol, guretzat grazia ta errukia eskatzen duan orrezaz betetako kaliza?.

Azkeneko afarian esan zuan gure Maisuak: Egi-egiaz esaten dizuet: nere Aitari nere izenian eskatzen diozuten guzia, emango zaitzute.

Semearen izenian eskatzeko instanterik egokiena da, Jesus gugatik illtzen dala, Aitaren begien aurrean aurkezten danekoa.

Sakrifizio Santuaren indarra agertzeko, San Buenabentura'k esaten digu: Printzipe bat prisiondegian dagoenian, diru asko eman bear du andik aterako bada.

Egiñ dezagun al guzia Salbatzalleak utzi ez gaitzan, guk berari pekatuen barkazioa ta zeruan sartzea eskatu gabe.

Emen berritu bear ditugu Jakob'k aingeruari esan ziozkan itzak: (...).